Beñat Amorena
Beñat Amorenak, 20 urte zituelarik, Parisera joan zen bizitzera. Bost urte iragan ditu Parisen musikari profesional gisa. Ondotik, Euskal Herrian, Errobi talde famatuan eta kantari askorekin ari izan da. Ikusgarri sortzailea da ere: 2009ko abenduaren 20an, "Olentzero badator", 50 pertsonek osatzen duten sorkuntza garaikidea, eskainiko du Baionako karriketan.