Olentzero, euskal kultura eta mitologiako pertsonaia

Olentzero, euskal mendietatik jausten den ikazkina, argiaren mezularia da. Negu-burua irudikatzen du: gauaren kontrako gudua irabazi du, egun hobeak (luzeak, beroak) heldu direla iragartzen du.

Olentzero Arbonan (1987)
Olentzero Arbonan (1987)
Izadiaren zikloari lotua da, denboraz kanpokoa da. Aurpegia egur-ikatzak zikindurik, Olentzerok itxura pixka bat beldurgarria du. Haren ikatza bizi lokartu baten seinalea da eta neguaren ondotik lurra berotuko duen eguzkiaren sinboloa da. 

Aspaldiko sinboloak

Aita Satrustegiren arabera, Olentzero forma askotako jenio bat da, euskal erlijioaren bilakaera erakustera ematen diguna, solstizioaren kultur zaharraren elementoak kristautasunarenarekin nahasiz.

Olentzero Baionan © Jakes Larre
Olentzero Baionan © Jakes Larre

Hastapenean, Olentzero etengabe arraberrituz doan naturalezaren sinboloa zen eta landarediaren iraungipenaren adierazlea.

Kristautasunak, naturalezaren sortzea ospatzeko orde, Jesusen sortzea ospatzen du.
Olentzero genio zaharra, itxuraz berdina baldin bada ere, zereginean aldatu da: Eguberriren mezulari bilakatu da.

  • Erraiten da Olentzerok 366 begi dituela. Urte berriaren adierazpena daiteke. 365 egun bizi izan ditu eta urte berriari begira dago.
  • Toki batzutan, Olentzero deitzen zen Eguberriko sugibelekoa. Garai horretan erre behar zuen eta honen hautsak alorretan barreatuak ziren uztak zaintzeko.
  • EGU, eguneko argia, euskal mitologiaren entitate zaharrenetarik da.
  • EGU atzizkia Olentzero ospatzen den garaiari dagozkien hitz anitzetan atzematen da: EGUR, EGUZKI, EGUBERRI...

Olentzerok sekula itzaliko ez den eguzkia bermatzen du.

Lehen eta orain

  • Betidanik ospakizunekin neurtu dugu denbora eta hauen artean, handienetarik dira: Urtatseko ohiturak.
  • Interes komertziala eguberriko eta Urtatseko ohiturez jabetu da, Olentzero zaku berean sartuz.

Garaia da, errautsak harro diezaizkiogun eta argitara atera zer mezu daukan guretzat.

Baliabideak

Laurent Apesteguy
Laurent Apesteguy

Elkarrizketak

Ipar Euskal Herrian Olentzeroren ohitura berpiztearen eta zabaltzearen eragile nagusi batzu elkarrizketatu ditugu...

Olentzero eskuorria
Olentzero eskuorria

Olentzeroren hiztegitxoa

Olentzeroren unibertsoan murgiltzeko euskarazko hiztegitxoa (hiztegia, esteka baliagarriak, jokoak), PDF formatuan eskuragarri.

Olentzero Donapaleun
Olentzero Donapaleun

Olentzero garaia: argazki-bildumak

Herriz herri, Olentzeroren Lagunak elkarteak bildu azken urteetako argazki-sorta eta artxiboak.

Olentzero Azkainen
Olentzero Azkainen

Olentzero herriko plazetan gaur

Ipar Euskal Herriko herri desberdinetan filmatutako bideoak, gaur egun herri anitzetan egiten diren ospakizunen hobeki ulertzeko.

Kontzertua
Kontzertua

"Olentzero kantuz jalgi hadi Baionara" kontzertua

2016ko abenduaren 11n grabatu zen kontzertuaren kantuak (soinuak & hitzak) eta bideoak...

Olentzero erakusketa
Olentzero erakusketa

Olentzero: esteka baliagarriak

Olentzero pertsonaia ezagutzeko zonbait esteka baliagarri eta bibliografia..

Ikazkin zaharrak ba ote digu zerbait errateko oraino?

Olentzero Oiartzunen XX. mendeko lehen erdialdean CC-BY-SA Bernardo Oñativia - Guregipuzkoa.eus
Olentzero Oiartzunen XX. mendeko lehen erdialdean CC-BY-SA Bernardo Oñativia - Guregipuzkoa.eus
Jendetasun apur bat
Lehengo ohitura zahar batek gaurko hiritarrontzat zer balio du?
Olentzerok sasoin aldaketak iragartzen baditu, badauka beste mezurik.

Olentzerok argia dakar: argi berria. Gure mundua ere argi beharretan da. Olentzerok zubiak, loturak, egiten ditu lehengoarekin eta oraingoarekin, ilunarekin eta argiarekin, kanpokoarekin eta barnekoarekin.

  • Olentzeroren aurpegi arruntak, zikinak eta itsusiak gure munduaren alde bat mirailatzen digu: konsumismoa, xahuketa, ezazolkeria
  • Lehen bezala gaurregun ere itxaropenezko mezu bera dakar: argi berriarekin su berria, giza bihotzen berogarri. Olentzero lotua da bihotz-oneko elgarretaratzeei: familia, festa, ospakizunak, kantuak edo/ta anaitasunezko elkarte lanak: Table du Soir, Restos du Cœur, Secours Populaire, Secours Catholique etabar.
  • Olentzerok ez dauka mirakulurik bere zakuan. Ez da ere Ohitura hutsa.
    Olentzerok argitara ematen du, handi ala ttiki, hango edo hemengo, "jendeak jendea balio duela", hauts azpitik argiberekoak girela.