Ondarea immateriala
Ondarea ez da bakarrik monumentuak eta baliozko gauzak, ez eta ere gure arbasoek eman diguten eraikuntzei, lurrari edo diruari lotu kapitala.
Jestuari (ezagutzak, teknikak, eguneroko lanak) edo hitzari lotu jakitateak (hizkuntza, mitoak, kondairak, toponimia eta beste ahozko ohitura guziak), praktika sozialak (jokoak eta kirolak, bestak, sukaldaritza), bai eta ekoizpen artistikoak ere (kantuak, antzerkia, dantzak, arte plastikoak, literatura) sartzen dira ondarean.
Berezitasun geologikoak eta paisaiak, ekosistemak, klima, animaliak, landaretza, itsas jakinduria, lurraren eta lurpearen aberastasunak ere, belaunaldi bakoitzak kudeatu behar duen ondarearen parte dira.
Ondarea, jendarte baten nortasuna oinarritzen eta jendarte hori besteetatik bereizten duten osagai material eta immaterial guziez osatua da.
Gizadiaren Kultura ondare immaterial nozioa 1990 hamarkadan agertu da, 1989ko ohizko kultura herrikoiaren gerizatze gomendioaren ondotik. Oposizioan sartzen zen 1972ko mundu mailako kultura eta natura ondarea babesteko Hitzarmenarekin, gehiago kulturaren alderdi materialei itzulia zena.
Nozio honek egiazko zilegitasuna lortu du 2003ko Unescoren Hitzarmenarekin, 2006tik gauzatu dena.
Hitzarmenak Kultura ondare inmateriala edo ondare biziduna honela definitzen du:
« Kultura ondare inmateriala deitzen da: komunitateek, taldeek eta, beharrean, pertsonek onartzen dituzten pratikak, erran moldeak, ezagutzak eta jakitateak - bai eta tresnak, objektuak eta lotutako kultur espazioak -, beren kultura ondaretzat onartzen dituztenak. Kultura ondare inmaterial hori, komunitateek eta taldeek belaunaldiz belaunaldi helarazia, birsortzen dute etengabe, naturaren eta beren historiaren elkarreraginez. Ematen diote identitate eta jarraipen sentimendu bat, kultura aniztasunaren errespetua eta giza sorkuntza sustatzen dutena. »
Euskal Herrian, beste herrialdetan bezala, kultura ondare immateriala bizirik dirau egunero (ahozkotasuna, ikusgarrigintza, praktika sozialak, erritoak eta festak, artisautza jakitatea).
Eta Euskal kultur erakundeak, partaide instituzional ezberdinekin, ondare horren apurrak eta liparrak "betikotzen" saiatzen da, ekintza hauen bidez:
- Eleketa programa (Ipar Euskal Herriko ahozko memoria kolektiboaren bilketa, artxibaketa eta hedapena)
- Ipar Euskal Herriko elkarte, tokiko irrati eta pertsona pribatuen artxibo soinudunen eta ikusenentzunezkoen balorizazioa (Pirineo-Atlantikoetako departamenduko artxiboen begiratze eta balorizazio programa baitan).
EKEk 2008an, MuCEM (lehengo MNATP) museoko euskal inkesten balorizazioa burutu du.
2013an, Olentzeroren lagunak elkartearekin, Olentzero tradizioaz txosten iturri baliagarria osatu du.
2014an, 2016an eta 2018an, EKEk ukan du Prusiako Komisio fonografikoak Lehen Mundu gerla garaian Alemaniako preso-esparruetan grabatu zituen euskal presoen grabaketen kopia numerikoa, Berlingo Etnologia Museoaren eta Humbold Unibertsitatearen eskutik. Orduz geroztik, altxor honen balorapena eta ikerketa egiten ari da Etnolopoloaren labela baitan.
Gehiago jakin
- Eleketa, ahozko memoriaren bilketa : Amikuzeko eskualdean ; Itsasturien memoria
- Ipar Euskal Herriko artxibo soinudunak
- Alemaniako euskal presoen grabaketak (1916-1917)
- Olentzero
- MuCEM (lehengo MNATP)-eko artxibo soinudunak
Bestalde, Eleketa programaren bidez bildutako lekukotasunetan oinarrituak diren txosten tematikoak garatu ditu Euskal kultur erakundeak bere atarian. Hala nola :