Goiko mendian
Arr. Jo Maris
Ohar orokorra
Partitura bilduma hau Euskal kultur erakundearen (EKE) eta Iparraldeko Abesbatzen Elkartearen arteko partaidetza baten emaitza da. Abesbatzen Elkarteak ahalmendu musikari batzuek beren partiturak dohainik hedatzen dituzte euskal koru kantuaren praktika laguntzeko xedez. Funts horretan jatorrizko bertsioak badira (konposaketak eta moldaketak), anitzetan ezkuizkributan oinarrituak) eta transkripzioak (jatorrizko partitura baten egokipena, kantari talde jakin batentzat egina).
Oharra: Bai jatorrizko bertsioetan, bai transkripzioetan ere, soinu fitxategiak erosoago entzun ahal izateko, batzuetan nabardura, tempo eta iraupen batzuk interpretazio hoberenetan oinarrituz hautatuak izan dira. Hautu horiek soinu fitxategiak erosoago eta hobeki entzun ahal izateko eginak izan dira. Adibidez, jatorrizko bertsioan temporik ez delarik agertzen, bat aukeratu behar izan dugu, erritmoak mantsotuak izan direlarik ere (lan artatsua). Alabaina, funts honen lehen helburua eta abantaila soinu fitxategien entzuketa da. Bertsio bat entzun eta hautatu ondoan, internautak hedatua den jatorrizkoa (gehienetan eskuz idatzia) eskuratu beharko du, www.eresbil.eus musika mediatekari eskaera eginez. Xehetasun gehiagorentzat, partitura bildumaren aurkibidearen garrantzizko zehaztasunak irakur.
Idazketa lanaz
"Transkripzio" hitzak erran-nahi ezberdinak ukan ditzake: polifonia instrumental baten egokipena koru batentzat; hastapen batean ahots berdinentzat idatzi kantu baten egokipena koru misto batentzat, eta alderantziz ; kantu baten egokipena jatorrizko partiturak baino ahots guttiagorentzat ("murrizketa" bat da orduan). Kasu guzietan, kontua da partitura bat egokitzea koru mota jakin batentzat, bere ezaugarrien arabera. Partitura batzuendako, "transkripzio" hitza gaizki baliatua izan daiteke, kopia edo edizio lan baten izendatzeko. Indexazioak akats hori zuzendu du. "Murrizketa" bati esker, koru batek partitura bat balia dezake, murriztua izan gabe hastapenetik pentsatu ahotsen kopurua edo motagatik balia ezina litzaiokelarik. Adibidez, 4 ahots mistorendako kantu bat 3 ahots berdinentzat murrizten da, edo ahots gehiagorentzat pentsatu kantu bat 4 ahots mistora.
Euskal ortografiaz
Gehienetan, izenburuaren eta hitzen ortografia, bai eta partituretan baliatzen den joskera jatorrizko obretan erabili izan direnak dira. Baliteke Euskaltzaindiak finkatu euskara batuaren araudiekin bat ez egitea.
Jabego intelektuala
Partituren hautaketa, egokitze eta sareratze lan hau Iparraldeko Abesbatzen Elkarteak ahalmendu jende batzuek egiten dute. Dagokion partitura hedatua izan dadin nahi ez duten kantu baten jabego intelektualaren eskubidedunak gurekin harremanetan sar daitezke. Partituren hautaketa egina den bezala, ontsalaz horrelako kasuak salbuespenak dira. Aurkeztu partiturak editatzen eta sareratzen dituzten jendeekin harremanetan sartzeko, milesker partiturak@eke.eus helbidera idazteaz.