Euskal kultur erakundeak kudeatzen duen www.eke.eus atariaren bitartez Jo Maris konpositoreak eta musikariak bere bizian egokitu eta sortu euskal kanturen hainbat partitura uzten ditu jendeen esku. MIDI fitxategi batek musika nota bakoitzari buruzko ezaugarriak biltzen ditu (iraupena, bolumena, ...). MIDI fitxategi bat musika partizio baten errepresentazio numeriko bat da. Balia daiteke Ordenagailuz Lagundutako Musika arloko tresna berezi batzu baliatuz (partitura editoreak...). PDF eta MIDI formatuko partizioak © Sibelius izeneko aplikazio komertzialarekin sortuak izan dira. Egileak publikoaren esku uzten ditu ere. © Sibelius aplikazioarekin baizik ez dira idekitzen ahal.
"Koru zuzendari guziei: ohoratua naiteke partizio hauek erabiltzeagatik. Pixkanaka, beste kantu batzu gehituak izanen dira. Eskertuko nizueke alde batetik harmonizazioen idazkera errespetatzea ("nota akatsik" ez den bitartean behintzat!) eta bestaldetik, behar denean, SACEM egiturari deklaratzea.
Eskerrak Christian Etchegoyen-ri baita Euskal Kultur Erakundeari.
Musika on !"
Jo Maris
Fonograma hauek Joseph Maris musikariaren obrak dira. Onartu du libreki banatua eta erreproduzitoa izan daitezen. Aldiz lan horiei ezin zaie inolako aldaketarik ekarri egilearen baimenik ukan gabe.
Obra hauek publikoaren aitzinean emanak badira (abesbatza batek erabiltzen baditu adibidez bere kontzertu batez) deklaratuak izan beharko zaikio SACEM erakundeari.
Jo Maris musikariak Manex Pagolaren kantuak partituretan jarri ditu. Kantuen hitzekin batera liburu batean argitaratu dira. Webgune honetan entzungai dira 99 kantu horien melodiak, MP3 formatuan.
> Ikus kantuen zerrenda