Euskarazko rockak 70. hamarkadan eman lehen urratsen ondotik, 80. hamarkadan "Euskal rock erradikala"-ren belaunaldiko taldeek lekukoa hartu zuten. Gasteizko Hertzainak taldea belaunaldi hartako ikur bat izan zen. Taldearen izen bereko estreineko diskoan, punk eta ska doinuak dira nagusi. Hitzetan aldiz, Euskal Herriaren egoera politikoa eta soziala aipatzen dute.
Kantu nabarmenak:Eh txo !, Pakean utzi arte, Si vis pacem, parabellum, Ta zer ez da berdin
Euskal Herrira itzuli orduko, talde desberdinetan arituko da Niko Etxart, musika ogibide izanen duenean beti: Odol Berria (folk) taldean, Tinka (rock) taldean, edo Ximinorak dantzaldi-taldean, berantago Minxoriak bilakatuko dena, zeinekin kontzertu anitz emanen dituen... 2016an bildu lekukotasuna.
Errobi talde mitikoa Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk sortu zuten. Aitzindaria izan zen, euskal rockaren hastapenak iragarriz, euskal kanta berriaren mugimendua eta folk-rock eraginak bereganatuz. 2016an bildu lekukotasuna.
Mixel Ducauk Errobi taldea hasi zeneko musika giroa aipatzen digu lekukotasun honetan. Euskal rockaren hautua, publikoaren ihardokitzeak... 2018an bildu lekukotasuna.