ERESBIL musikaren euskal artxiboa: aurkezpena
2019ko azaroan, Baionako "Koruak" festibalaren karietara Jon Bagüés, ERESBIL zentroko zuzendariak eta etnomusikologoak erakunde honen eginbeharrak eta helburuak azaldu zituen lehenetsiz koruen musiken inguruan dauzkan baliabideak.
ERESBIL eta koruei zuzendutako baliabideak
ERESBIL 1974an sortu zen Errenterian. Euskal ondare musikala jasotzea, gordetzea, zaintzea eta hedatzea du helburu, euskal musikagileen lanei arreta berezi emanez.
Jon Bagüés (Errenteria, 1955) ERESBIL-eko zuzendaria da. Baionan 2019ko azaroaren 2an eman zuen hitzaldian agerian utzi zuen zentro horrek koru kantuaz dituen baliabide aberatsak.