Iratzeder - Olerki zatitxoak
Nahi nuen
Nahi nuen gizontzean osoki bizi, osoki ;
Eta hortaz tirabiran aspaldi nintzen egoki
Nahi nuen bihotz osoz nere Jainkoa maitatu ;
Nahi nuen indar oroz Herriarentzat bermatu ;
Nahi nuen bien maitez osoki bizi, osoki ;
Bainan bien maitatzeko bihotz bakar bat izaki ()
Itsasoa
Itsasoa ! Zertako bada pizten dautazu bihotza ?
Ez ote zare zu, maiz, hiltzaile bat latza ?
Hezurrak itsaspean ez ote dabiltza ? ()
Itsasoa ! Zerk du ba zure baitan xoratzen gogoa ?
Zabal zabala zare, muga gabekoa :
Gogoratzen dautazu Jaungoikoa. ()
Beloke
Maite zaitut bihotzetik, maite zaitut, Beloke,
Zure gaintto kartsuari, oro pindar ta bake,
Soinu-kantuz baitario gau-egunaz otoiz-ke. ()
Oi anaiak, gauden kantuz otoitz eta lanean,
Izerdiz ta zeru-gozoz euskal lurren ontzeko.
Oi anaiak, gauden kantuz Belokeko gainean
Euskaldunak zeruetan bateratuz betiko. ()
Gernika !
Zure kantu sarkorra entzun dut gau huntan :
aditu izan nuen jadanik askotan bozkarioz bihotza gainditzen zitzaitan.
Gaur egin dut gogotik nigar ilunbetan Gernika ! ()
Mendiz bertzaldeko
Mendiz bertzaldeko Euskal Herria ezin geiago zait xoragarria.
Badu bihotzeko su pizgarria zainetan indarra, soan irria. ()
Alde huntako Euskal Herria ez zait gutiago maitagarria.
Ez du bertzean den suzko-jauzia bainan bai : goxoa eta neurria. ()
Hangoek balute suan neurria,
guk aldiz baginu su pizgarria,
mendiz bi aldetan zer goiz-argia, salbu bailitake Euskal Herria ! ()
Bihotzak hala nahian
Zergatik ari naizen
euskal bertsu ontzen ?
Pertsutan urtu bihotza otoitzik otoitzena.
Zerurat doan otoitza pertsurik pertsuena.
Gizonak balaki
Gizonak isiltzen balaki,
nasaiki baluke naski
bere bizian olerki.
Gizonak sinesten balaki,
noiz-nahi lezake hunki
Jauna berekin ibilki.
Gizonak maitatzen balaki,
gozoki lezake aurki
zoin den bizia olerki.
Xabier Diharce "Iratzeder"