2014ko Iparraldeko berritasunen katalogoa
Urtero, Durangoko azokan aurkeztuak diren berritasunen artean gutti gora behera %10a Iparraldeko ekoizpenak dira: 40 bat berritasun baino gehiago aurkitzen dira azokan urtero. 2014an, lehen aldikoz, 50 berritasunen kopurua gainditzen da! Azpimarra dezakegu aurten proposamen ainitza izanen dela Iparraldetik. Ekoizpen kulturala bere osotasunean aurkitzen ahalko da: produktu "klasikoak" diren liburu, diska eta DVD‐z gain proposamen hibrido et originalak aurkeztuak izanen dira baita ere (liburu-disko edo liburu‐dvd, afitxak, ikas material pedagogikoa, egutegia...).