2019ko Iparraldeko berritasunen katalogoa

2006an abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan. Urtero azokan aurkeztuak diren berritasunen artean guti gorabehera %10a Iparraldeko ekoizpenak dira: 2019an, 45 berritasun aurkitzen ahalko dira Iparraldeko erakusmahaietan.