Durangoko azoka 2024
2024an hemezortzi urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak izanen dira Durangoko Azokan, abenduaren 5etik 8ra.
Aurten 16 egitura edota artista/talde lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen.
Argitaletxeak: Gatuzain, Herrima, Ikas, Maiatz, Zortziko
Diskoetxeak/labelak: Belarri, Usopop diskak
Artistak/taldeak: Altzükütarrak, Ekhi Lambert, Kuartz, Maider, Maskak, Mattin Lerissa, Mirabe, Xutik
Bestelako egitura: Iparraldeko ikastolak
Euskal kultur erakundeak, Durangoko azokaren karietara, 2024ko argitalpenen katalogo bat apailatu du.
EKEren laguntzarekin azokaren 59. edizioan parte hartzen duten egituren lanak biltzen ditu (argitaletxe, disketxe edo elkarteak) baita ere beste batzuenak (Iparraldekoak edo Ipar Euskal Herriko artistak argitaratzen dituztenak).
2024an plazaratu diren euskarazko ekoizpenak zerrendatzen ditu.
Orotara 53 berritasun agertzen dira:
- 34 liburu
- 16 disko
- bestelako 3 ekoizpen