Durangoko azoka 2023
2023an hamazazpi urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak izanen dira Durangoko Azokan, abenduaren 6tik 10era.
Aurten 10 egitura lagunduko ditu Euskal kultur erakundeak azokan parte hartzen.
Argitaletxeak: Ikas, Maiatz, Zortziko, Elkar, Herrima, ZTK liburuak.
Diskoetxeak: Maita Kultura, Belarri.
Bestelako egiturak: Iparraldeko ikastolak, Musik'haria konpainia.
Autoekoizpena: Karma.
Orotara 39 berritasun aurkeztuko dituzte:
- 21 liburu
- 4 komiki/eleberri grafiko
- disko-liburu bat
- 11 disko
- bestelako 2 ekoizpen
Argitalpen horien katalogo bat osatu dugu, EKEren laguntzarekin azokaren 58. edizioan parte hartzen duten egituren lanak bilduz hots.
Bestalde azokaren denboran iraganen diren Ipar Euskal Herriko eragileen aurkezpenak edota kontzertuak bildu ditugu ere agenda modura.