Durangoko azoka 2019: Iparraldeko egiturak
2019an hamahiru urte beteko ditu Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko lankidetzak. Partaidetza honi esker, Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpenak agerian emanak dira Durangoko Azokan.
- Argitaletxeak: Gatuzain, Ikas, Maiatz, Matahami, Zortziko, ZTK/Belarri, Elkar
- Diskoetxeak: Agorila, Saroia
- Beste egitura mota: Iparraldeko ikastolak
Egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako (ikus agenda).
Urtero azokan aurkeztuak diren berritasunen artean guti gorabehera %10a Iparraldeko ekoizpenak dira: 2019an, 45 berritasun aurkitzen ahalko dira Iparraldeko erakusmahaietan.
2019ko Durangoko azoka zenbakitan:
- Erakusmahaien kopurua: 264 (240 handi eta 24 txiki)
- Autoekoizleak: 14
- 200 kultur ekitaldi baino gehiago
- Aurkeztuko diren berritasunak: 405
273 liburu · 91 disko · 16 aldizkari · 5 ikus-entzunezko · 20 bestelako ekoizpen (joko, agenda, egutegi…)
Ipar Euskal Herriko egituren ekoizpena Durangon, zenbakitan
- 9 erakusmahai
- 45 berritasun: 28 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutegia
- 14 kultur ekitaldi: 5 aurkezpen, 4 kontzertu eta 5 proiekzio