Argizaiola sariak (1992-2016)

1992tik 2016ra, urtero, Gerediaga elkarteak Durangoko Azokaren karietara Argizaiola saria eskaini zuen, pertsona zein erakundeek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanaren goraipatzeko. Saria ukan dutenen zerrendan, atxematen dira besteak beste Maiatz aldizkaria eta Maiatz-en sortzailea eta zutabe nagusia Luzien Etxezaharreta (2007an), Libe Goñi (2009an), Anuntxi Arana (2014an) eta Patxika Erramuzpe (2016an). 
2017. urtean saria emateari utzi zitzaion eta bere ordez sorkuntzari buruzko sari berri bat ematen da.

 Eñaut Etxamendi idazlea, Luzien Etxezaharreta Maiatz-en mahaian, 2009ko edizioan.
Eñaut Etxamendi idazlea, Luzien Etxezaharreta Maiatz-en mahaian, 2009ko edizioan.