Aurten hamabi urte beteko dituen Gerediaga elkartearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko editoreen ekoizpenak agerian emanak dira Durangoko azokan.
Durangoko azoka (argazkia: Jakes Larre - EKE)Orain duela 12 urte abiatu dinamikari segida emanen diote aurten ere Gerediagak eta Euskal kultur erakundeak. Ondorioz Agorila eta ZTK disketxeak, Gatuzain, Ikas, Zortziko eta Maiatz argitaletxeak, Saroia eta Belarri labelak, eta Iparraldeko Ikastolak azokan aurkituko dira Iparraldeari dedikatua den espazioan (Goienkale 21 - 29 - Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da). Bestalde,"Antton Larrandaburu & Bitxiloreak"autoekoizpena autoekoizleen plazan (61-62 guneetan) egonen da ere.
Iparraldeko argitaletxeen ordezkariak Baionan (argazkia: Maia Etchandy - EKE)
Egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako.
Iparraldeko argitaletxeen berritasunak
Urtero, azokan aurkeztuak diren berritasunen artean gutti gora behera %10 Ipar Euskal Herritik datoz: aurten Iparraldeko 48 berritasun aurkitzen ahalko dira azokan (liburuak, diskoak, egutegia).
Iparraldeko euskal literatura munduko eragileen errepertorioa kategoriatan sailkatuak (idazleak, argitaletxeak, programatzaileak, formatzaileak, baliabide zentroak...).
Euskal kultur erakundearekin partaidetzan, Etxepare Institutuak Estibalitz Ezkerrak idatzitako "XX. mendeko euskal literatura" liburuxka argitaratu du bertsio numeriko hirueledun batean, euskaraz, frantsesez eta inglesez. Edizio berezi hau dohainik deskarga daiteke PDF formatuan.