Euskaldun fededun
Errepublikaren oroimen urratuak
III. Errepublika (1870-1940) Estadu eta nazionearen eraikuntza garaia izan da Frantzian. Bilakaera horren gako izan dira bai Eliza eta Estadoaren, bai erlijioa eta nazionearen arteko harremanen bermoldeatzeak. Oroimen historikoen arteko gerla ere piztu zen orduan. Saiakera huntan lehia hori Ipar Euskal Herrian nola iragan zen miatzen da, tokiko nortasun kolektiboen auzia kondutan hartuz.
Lehen atalean, 1870 eta 1914 artean erlijioak politikan eta gizartean ze eragin ukan zuen barnatzen da. Politizazioa sentsu zabalean hartzen da, bozetarik bestetaraino, lanetik pasatuz. Bigarren partean, bi gerleen arteko aldaketak dira aztergai, bertzeak bertze hirugarren bide girixtino, demokrata eta euskaltzale baten agertzearekin. Azken atalean, garai hartako tokian-tokiko erlijioa eta politikaren arteko koropiloa aztertzen da Lapurdi barneko Itsasu herriaren adibidearekin.
Gehiago jakin
Xabier Itçaina (Itsasu, 1971) zientzia politikoetan ikerle da CNRSean (Centre Emile Durkheim, Sciences Po Bordeaux) eta Marie Curie Fellow Florentziako Europar Instituto Unibertsitarioan (2012-2013). Bere ikerketak hiru ardatz dauzka: erlijionea eta politika, gizarte ekonomiaren lurralde dinamikak, nortasun kolektiboen politizazioa. Nahiz eta euskal gizartea duen gehienik aztertu, gaur egun konparaketa lanetan bermatzen da.