Erokeriaz

Erokeriaz

2003an sortu da Izarrak taldea, Aldude baleako  lau neskek moldatua: Emmanuelle LURO, Sophie OTEIZA, Kattin INCHAUSPE eta Céline BIDART. Lehen CDaren ondotik, Izarrak taldeak ezagutarazi du bere sentikortasuna eta grazia Euskal Herri guzian, Kortsikan eta Pariseko Olympia gela famaturaino.

2012an beren bigarren CDa plazaratzen dute "Erokeriaz" deitua. Kantu ezagun batzu baina ere Peio Chauvin eta Thierry Biskarry ren sorkuntza batzu aurkitzen dira. Izarrak-en ahots xarmegarrieri lotzen dira musikari ezagutuak: Gerard Luc, Peio Chauvin, Maurice Anocibar eta zuzendari artistikoa Mario Gachis.