Iparraldeko argitaletxeak 2012ko Durangoko azokan

Orain duela sei urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak hobeki agertzen dira Durangoko azokan.

Durangoko azoka (argazkia: Gerediaga elkartea)
Durangoko azoka (argazkia: Gerediaga elkartea)
Elkarlan horren karietara, besteak beste Gerediaga-k eremu berezia antolatua die, toki berean izan daitezen. Iparraldeko bost argitaletxe atxemanen dira bertan bildurik: Agorila, Ikas, Gatuzain, Maiatz, eta ZTK elkartea (Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da). Bestalde Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak bere egutegiak salduko ditu ere bertan ukanen duen erakusmahaian.

Egin ohi den bezala liburu batzuen aurkezpen publikoak burutuko dira azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako "Plateruena" kafe antzokiarekin eta "Ahotsenea" sortzaileen gunearekin adostu partaidetzari esker. [+] Ikus Iparraldeko argitaletxeen eta autoreen hitzorduen egitaraua (PDF)

Iparraldeko argitaletxeen berritasunak

Durango 2012 - Iparraldeko berritasunak
Durango 2012 - Iparraldeko berritasunak