Xibertako aktak
Xiberta toki historiko bat da. Alabainan, 1977-an, sekretuki, han izan ziren PNV-tik haste ETA-militarrerainoko Hegoaldeko talde eta alderdi abertzale guzien elkarrizketak. Telesforo Monzonek antolatu zituen. Denbora haietan,elkarrizketa horien bilduma batzu argitaratu zituzten bainan horiek zernahi eztabaida eta adierazpen oker sorrarazi zuten zeren eta han agertu ziren desadostasunak eta azken porrota parte hartzaile bakoitzak besteen gain jarri baitzituen.
Elkarrizketa horien testo osoa Anai Artearen eskuetan zegoen zonbait denbora hauetan Xibertan segitu zituen kazetari bati esker. Honi zizkion grabaketak emanak Monzonek idatziz jartzeko.
Monzonen hiltzearen 30-garren urteurrenkari delibertua izan da "Xibertako akta" horien argitaratzea, bere iritzia, jakin osoan, nornahik egin dezan. Liburua espainolez, euskaraz eta frantsesez argitaratua da.
Argitaratzailea: Anai Artean
Banatzailea: Elkar