Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian

Ez dugu nahi. Intsumisioaren ahotsak Euskal Herrian

1990eko hamarkadan milaka euskal gaztek ezezko borobila eman zieten armada espainiar eta frantsesari. Ezezko erradikal horrek belaunaldi oso bat goitik behera markatzeaz gain, euskal jendarte osoa zeharkatu zuen, soldaduskarekin amaitzeko gai izan zen mugimendu horrek armadekin bat egitera deitu zituzten gazteak gainditu, eta herritar multzo guztiz zabala borrokara biltzeko gaitasuna izan baitzuen. Mugimendu anitz horrengana hurbiltzeko arrazoiak ugariak izan ziren: antimilitarismoa, abertzaletasuna, bakezaletasuna Liburu honek intsumisioaren baitako ahots eta ikuspegi guzti horiek bildu nahi izan ditu, irakurleak bere ondorio propioak atera ditzan, protagonisten hitzetan ezinbesteko ariketa izango baita hori oraingo eta etorkizuneko borrokei ekiteko.