Euskal zizelkariak
Herri-arteari eta antzinako tradizioei lotuta dagoenez gero, eskulturak pinturak baino are leku handiagoa hartu du Euskal Herriko arte-panoraman.
Euskal Herriko herritarrentzat, beti izan dute zentzu eta interes berezia zura eta harria zizelkatzeak eta burdina lantzeak; sinbolismo adierazkor eta poetikoz jantzi dute eskultura.
XX. mende erditsuan, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza eta beste hainbat artista handik, oinordetza hori medio, nazioarteko fama eta dimentsio unibertsala eman zizkioten euskal eskulturari; izan ere, garai hartan, moderno, ezagun eta berritzaileenetakotzat jotzen zen.
Ilustrazio ederreko liburu honek euskal eskulturaren historia kontatzea du xede; horretarako, Euskal Herriko ia bost mendetako 25 artista ezagun eta adierazgarrienak aurkezten ditu.
Bidean, Juan de Anchieta XVI. mendeko eskultore nafar famatua, Quintin de Torre jenio bilbotar ia ahaztua, ezinbesteko Nestor Basterretxea eta Dora Salazar modernoa topatuko ditu
irakurleak... Lekukotasun zoragarria, arte-liburu batean
"Arteaz" labelaren pean Pimientos argitaletxeak plazaratzen duen liburua.