Durangoko azoka 2011 eta Iparraldeko argitaletxeak
Orain duela lau urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan.
Elkarlan horren karietara, besteak beste Gerediaga-k eremu berezia antolatua die, toki berean izan daitezen. Iparraldeko zazpi argitaletxe atxemanen dira bertan bildurik (ikus azokaren planoa): Agorila, Euskaltzaleen biltzarra, Ikas, Gatuzain, Maiatz, ZTK elkartea, eta, lehen aldikotz Pimientos (Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da.)
Bestalde, liburu batzuen aurkezpen publikoak egin ohi dira Azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako "Plateruena" kafe antzokiarekin, "Ahotsenea" sortzaileen gunearekin eta "Umeen txokoa"rekin adostu partaidetzari esker.