Matxin Irabola senpereko bertsularia
Matxin Irabola (1879-1935) senpertarra, bordaria eta bertsularia zen. Seguraski, Lapurdik eman duen bertsulari hoberena. 1930an, Gipuzkoan ibiltzen hasi zen. 1933an, Eusko Alderdi Jeltzalearen inguruan Donostian ospatu zen Aberri Egunean kantatu zuen, 50 000 lagunen aintzinean! Bi urte geroago, beti ere Gipuzkoako hiriburuan, Basarri gaztearen ondotik, bertsu txapelketako bigarren saria irabazi zuen!