Kalakan

Kalakan

Thierry Biscary, Jamixel Bereau eta Paxkal Indo, kantari perkusioleek dute "Kalakan" taldea osatzen. Proiektu berri honetan, botza eta perkusioen inguruan lan egitea erabaki dute Lapurdi eta Baxenabarreko hiru musikariek. Euskal Herriko ohizko kantak berbisitatuz, Europa eta bertze eskualdeetako musiketan oinarrituz, kreazio batzu ere proposatuz, lehen diska hau aurkezten digute "kanta eta jo!" lemapean.
Katia eta Marielle Labèque pianista ezagunek "kantuz" José Mendiaguen bertsio berri bat eskaintzen digute, (moldaketa: "Kalakan" taldea, konposaketa: Joël Merah).