Han eta hor
Muskildin (Zuberoa) 1952an sortua, Pier Paul Berzaitz betidanik oso loturik izan da Zuberoako kantagintzari eta herriari. Zuberoako tradizioaren maitale sutsua, beti saiatu da sorkuntzazko kantuekin bat egiten, oreka samurra, gozoa, lortuz. Orain berrargitaratzen den diskoa, 1979an Guk taldea utzi ondoren grabatu zuen bere aurrenekoa da (1987).