Gaia(k):

Euskal urratsak

Euskal urratsak

Patxi eta Konpainia taldeak "Euskal Urratsak" CD berria argitaratu du bere dantza pikoetan erabiltzen dituzten hainbat doinurekin. 17 doinu jaso dituzte CDan fandango eta arin-arinak, jauziak, zortzikoak, kontra-dantzak, eta abar. Grabatutako musikaren inguruan, egitasmoaren burua Patxi Perez-ek azpimarratu egin du Zeze Miege musikariak parte hartze berezia izan duela CD honetan, bai interpretazioa eta konponketei dagokienean. Testu honen bidez omenaldi beroa egin dio musikariari.

Musikariak : Patxi Perez (Txistu, ahotsa), Zeze Miege (Txistu, Txirula, Ukulele, Kitarra, Gaita galega, moldaketak), Panpi Gerard (Esku Soinu), Pat Tetevuide (Kitarra), Jimmy Arrabit (Jazpana), Julie Mary (Trikitixa), Mikel Perez (Arrabit apala), Rafael Jolis (Esku Soinu), Elixabet Dufourg (Panderoa, Ttun-ttun).