Arbaila
Maddi Oihenart, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparen bigarren lana 2002an atera zen. 2006an uholde batek eraman zituen gelditzen ziren ale guziak. Orduz geroztik lan eder hau ezin izan zen atxeman. ZTKak erabaki du berriz ateratzea, publikoak deskubri edo berriz entzun dezan, osoki "Arbaila"ko xokoetan grabatua.