Durangoko azoka 2010 eta Iparraldeko argitaletxeak
Orain duela lau urte abiatu Gerediaga elkarte antolatzailearen eta Euskal kultur erakundearen arteko partaidetzari esker, Ipar Euskal Herriko argitaratzaileen ekoizpenak argiago agertzen dira Durangoko azokan.
Elkarlan horren karietara, besteak beste Gerediaga-k eremu berezia antolatua die, toki berean izan daitezen (ikus planoa, Artekale 72-76). Iparraldeko sei argitaletxe atxemanen dira bertan bildurik: Agorila, Euskaltzaleen biltzarra, Ikas, Gatuzain, Maiatz eta ZTK elkartea (Oharra: Elkar-eko Iparraldeko adarra Elkar argitaletxearen mahai ofizialean ordezkatua da.)
Bestalde, liburu batzuen aurkezpen publikoak egin ohi dira Azoka denboran. Iparraldeko idazleak eta artistak ere ez dira faltako "Plateruena" kafe antzokiarekin eta "Ahotsenea" sortzaileen gunearekin adostu partaidetzari esker (ikus "Durango 2010 - Iparraldea zuzenean" animazioen agenda - PDF).