Baliabide-iturriak

Euskarazko literaturaren inguruko baliabide batzuk.

Euskal Idazleen Elkartea
Euskal Idazleen Elkartea 1982an sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, euskal idazleen eskubide profesional eta moralak defenditzeko asmoz egituratua. Euskal literatura zabaltzea du helburu.

Maiatz literatur aldizkaria
Maiatz aldizkariaren lehen zenbakia 1982ko otsailaren 12an argitaratu zen Baionan. Euskal egileez gain - nagusiki Ipar Euskal Herrikoak, baina baita Bidasoaz hegoaldekoak ere -, handia da Maiatz aldizkariak atzerriko egileei eskainitako arreta, idazle askoren lanak euskaratuz. Antzerkiak ere presentzia du aldizkarian, antzez-lan osoak eskaini izan baititu.

Euskal Poesiaren ataria
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko.

armiarma.eus, literaturaren sarean
Literaturari buruzko hainbat atari batzen ditu Armiarma sareak. Besteak beste Literaturaren zubitegia, basquepoetry.net (euskal poesiaren ataria), Klasikoen gordailua (euskal literaturako testu klasikoak), Susa argitaletxearen egitasmoak direnak.

Etxepare Institutua
Etxepare Institutuak argitaratu du eta dohainik zabaltzen Estibalitz Ezkerra Vegas doktore eta ikerlariak idatzitako "BASQUE. Literatura" liburua. Liburu honek XX. eta XXI. mendeetako Euskal Herriko literaturaren garapenari begira esanguratsuak izan diren gertakariak eta egileak aipatzen ditu, euskal literaturaren historiaren argazki osatu bat lortzeko helburuz.

Booktegi
Booktegi.eus-en, mota guzietako euskarazko liburuak aurkituko dituzu.

Euskal Editoreen Elkartea
Euskal Editoreen Elkartea (EEE), 1984an sorturiko elkartea da, euskaraz argitaratzen duten argitaletxeak biltzen dituena.

Durangoko Azoka
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren webgunea. Gaur egungo azoka, abenduaren 8aren inguruan izaten dena, ez da liburu eta disko azoka bat soilik, euskera eta euskal kulturaren erakustoki erraldoia bilakatu da (liburu aurkezpen, mahai inguru, hitzaldiak...).

EIZIE
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen webgunea.

Euskal klasikoak - Liburu elektronikoak
Euskarazko literaturaren klasikoak (16-20. mendekoak) eskuragarri dohainik epub eta pdf formatuan. Susa argitaletxearen eskutik.

Euskal literatura - "Lapurdum", euskal ikerketen aldizkaria
IKER zentroaren "Lapurdum" agerkarian agertu euskal literaturari buruzko artikuluak (CNRS UMR 5478, Michel de Montaigne Bordele 3-ko Unibertsitatea, Pabe eta Aturrialdeko Unibertsitatea). 

Galtzagorri Elkartea
Galtzagorri Elkartea 1990ean sortu zen. Bi helburu nagusi ditu: haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea. 

IKER zentroa
Iker zentroak euskara hizkuntza eta euskaraz idatzitako testoak ikertzen ditu. Bordeleko Montaigne 3 unibertsitateak, Paueko eta Baionako unibertsitateek eta CNRS institutuak sortu dute Baionan kokatua den laborategi hau.

Ikusgela - Euskal literatura
Euskal literaturari buruzko bideoak, euskaraz eta libre.

Ipuina.eus
Euskal ipuinen ataria

''Hitzen Uberan'' - Uberan.eus
2010eko udazkenean, euskal literaturari buruz Uxue Alberdik eta Oier Guillanek sortutako webgunea.

Literatur aldizkarien gordailua
Euskarazko literatur aldizkarien gordailua.