Euskal literatura
Europako beste herrialdeei konparatuz, euskal literatura idatzia frango berant agertu zaigu. Izan ere 1545. urtean inprimatu zen osoki euskaraz idatzi lehen liburua, Bernat Dechepare, Eiheralarreko erretorearen olerki erlijiozo eta profanoen bilduma.
1545ean abiaturik, hiru mendez segidan, idazle gehienak elizagizonak izan dira. Hemen aipa daiteke adibidez Pedro de Aguerre, "Axular" deitu Sarako erretorak, 1643an argitaratu zuen "Gero" liburua, euskal klasikoetan maisulan bihurtuko dena.
XVIII. mendea gramatikariena eta euskara goresten dutenena da: hauetarik famatuena Manuel de Larramendi da (1690-1766), hizkuntzalaritzan egin zituen ikaragarriko lanetatik ezagutua.
XIX.mendearen bigarren erditik goiti, euskal literatura laikotuko da.
1950eko hamarkadaz geroztik, Jon Miranden (1925-1972) eta Gabriel Arestiren (1933-1975) ildoari jarraituz euskal literaturak garapen handia ezagutu du.
Gaur egun idazle emankor eta trebe anitz daude.
Gaia sakontzeko...
Euskarazko literaturaren historia laburra Ipar Euskal Herrian
Txomin Peillen (1932-2022) euskaltzainak Euskaltzaindiaren webgunean egin ekarpena.
Euskal literatura Iparraldean (1960-2020)
Itxaro Borda (1959-) idazleak Euskaltzaindiaren webgunean egin ekarpena.
XX. mendeko euskal literatura
Estibalitz Ezkerrak idatzitako XX. mendeko euskal literatura liburuxka bertsio numeriko batean eskuragarri (Ikus ere Etxepare institutuak dohainik zabaltzen bertsio eguneratua).
Ahozkotasunari buruzko mintegia (2017-2021)
Euskal Etnopoloaren baitan antolatu ahozkotasunari (barne euskal literatura) buruzko mintegiko hitzaldien bideoak.
Euskal literaturaren eta musikaren senidetzeaz: kronologia bat
Gotzon Barandiaran (1974-) euskal idazle eta kulturgilearen proposamena, disko hautaketa batean oinarritua.
Elkarrizketak
Euskal kulturaren lekuko sailaren baitan Euskal kultur erakundearen webgunean euskal literaturaz argitaratu elkarrizketak.