Zakulariak
Hor ditake, gure xokoan bakarrik egin ditaken, joko bakar bat. Ogi joitetan, mekanika edo batusa, nahi duzuen bezala, sakuak, pizatu ondoan, ematen zire lerroz lerro, batusaren ondoan. Hola agertzen zen, zer balio zuen etxaldeak eta berdin laboriaren bertuteak.
Gero, bizkarrez erematen ziren sabai edo selabururat; lau kuadro-ko etxe handienetan behar zen iragan bigarren nivelerat. Gazte hutsak hor bortxatzen zituzten, eta nihaurk kondatzen ahal dut nola lan handia izan nuen, azken ozketan arranpari loturik ez amor egiteko.
Donapaulen dute lehen aldikotz naski antolatu xapelgo bat. Kirolariaren bizkarrian kargatzen da 76kg-ko ogi saku bat(75kg ogi bihi, kilo bat saku-kalamu), ez eta artoa zozoki kundatzen den bezala. Gero, aski da 60m lasterka egitea, eta berriz gibelerat itzultzea. Aski, bainan kasu, kargarekin aintzinerat uzkailtzen ahal zira, sakua lurrian, eta behar bada, ogi bihia barreaturik. Berdin zure karga lerratzen ahal da bizkarrian, astaletarat.
Behar da beraz finki lotu saku idorrari, eta karreatu erdi lasterka. Orain baduzte sakuetan xingola azkar batzu, ongi lotzeko, eta 80kg-ko pizua, edozoin bihi, arto eta berdin arinarekin egina da. Aldi batez, hegoaldekoek irabazi nahiz, bazuzten saku ederrak, babaz beterikbainan 60kg bakarrik pizu. Aski kexatu zen Doxpi, artetik erran behar da rugbilariek, dena indar eta zalutasun (Dospital, Ondarts), joko hori arrats beren izarikoa zutela.