Txingak
Baitezbada, esne untziak baino aisexago iduri du horrelako kargaren ibiltzea. Zangoak ez dira kaskatzen eta zola lurretik gorago atxikitzen da. Horrelagatik pizuago dira, 50kg egun, eta aintzina, lotzeko giderra mehatsa da, beraz eskuaren barnea segatzen du. Oroin buru, indar bera da, gogorturik, zut zuta, behar da kurritu, kasik mututurik, zoinbaitzuek, taka-taka, mekanika bat bezala, 4-500metro gainditzen dituzte.
Esne untziak, plaza baten itzulian eremaiten dira, txingarekin 28m-ko joan jinak egiten dira, epailea, urratsez urrats jarraitzen da, eta makila altxatuz, marka pasatua dela frogatzen.