Lokotxak - Burutxak - Kuxkutak
Gero lan beraren egiteko, artoa bihikatu ondoan gelditzen diren su pizteko burutx edo kuxkutak baliatzen ziren. Gaur egun neurri bereko xiri poxi batzu lantzen dira.
Biltzeko lokotx edo xiriak lerroan pausatzen dituzte 1,25m arte utziz.
Xapelgoetan bi aldiz 25 lerrokatzen dira, bainan izaiten ahal dira gehiago edo gutiago. Luzetasuna ez da baitezpada haundi haundia, bainan behar da 50 aldiz laster egin, eta 100 aldiz bestalderat itzuli.