Lasto altxariak
Beraz indar mota hori oso ezaguna zen; egun behar dute 7m gora altxatu, 45kg-ko lasto balota bat, hiru zangoren puntan den pulia bat hunki arte.
Lehen, beren pisuarekin altxatzen zuten, gorputza gibelerat uzkailirik.
Egun, lastoa firrindan heldu delarik beheiti, tirariak bere buria altxatzerat uzten du, 2-3 m gora, holexa bera lurrerat jeustiarekin, lastoa berriro abiatuko da goiti buruz. Bi minutoko epea dute, bainan hoberenek 15 aldiz, berdin gehiago, altxatzen ahal dute. Gaixo lastoak min hartzen du, beraz oihal lodi batekin eta taula mehe batzuekin josten dute.