Herri kirolen federazioa

Indar jokoak izan dira Euskal Herrian guzian, gora behera, elgarren arteko desafio batzuetan, bainan ez ziren denetan jok berak ez neurri eta arerio berdinak.  Jakin dugunaren arabera, Xiberon, 1987 urtean, Milou Castan, Gaby Etcart, Doxpi eta bertze lagun batzuek antolatu zuten lehen zazpi probintzietako xapelgoa.

Atharratzen, erran behar da denboran han bertan eta Alozen izan zirela jadanik jokoak. Bigarren aldi bat lotu ziren, gero lan haundiegia agerta zen, ez zuten beraz segidan luzatu.