Harrijasotzaileak
Hatsarrean harriak larri larria antolaturik aski ziren. Egun bada harri biribila eta lau kuadroko harriak. Lehenek pisu dituzte 80-120kg, bertzek 100, 200berdin 300kg. Harri beltzez (kolore mistikoa) granit delakoa, hemen gaindiko pizuena, baliatzen da. Egungo harriak legun leguna dira, ozka batzuekin ongi lotzeko, pizuaren xuxen egiteko, zilo batzu husten dituzte eta berdin emendatzen plomu urtu zirrizta batzuekin.
Zinta batekin gerria tinkaturik, papoa eta azpiak forraturik, eskuak magnesia-rekin perekaturik, behar da behin harria lurretik hupatu, gero azpi mazelarat iragan arazi, papoaren gainerat itzuli eta oroin buru sorbaldarat kargatu. Bi lagun badira, bi aldetarik, indar egilea begiratzeko, bere lana makur abiatzen bada. Harri biribila bururuaren itzulian ibiltzen dute, lepoaren goxatzeko bezala. Hegoaldean ttipi ttipitik lotzen dira joko horri, Iparraldean doi doia ohartiak gira gaztekilan.