Esnekariak lasterka

Esnekariak
Esnekariak
Badakigu denek, gure Euskal Herria, esniari esker bizi dela. Ez hain aspaldi esne untziak behar ziren heldu bide bazterrerat.

Pizuaren jasaitea bat zen, bainan gure etxetan gaindi, badute beti « astia », beraz asken puntan eta lasterka egiten zen hurbiltzeko, esnekariaren « tutaren » ixilarazteko bederen.

Hola beraz nola plantatu den joko mota hori. Plaza baten itzulian jokatzen dira bi gizonak, bi aldetan, parezpar edo bisianbis, beren laguntzalea aldean, makila eskuan.

Hola beraz nola plantatu den joko mota hori.

Plaza baten itzulian jokatzen dira bi gizonak, bi aldetan, parezpar edo bisianbis, beren laguntzalea aldean, makila eskuan. Orduan da kinka txarra.

Beso, bizkar, denak gogorturik behar kurrituburua lehertzeko puduan, hortzak tinki tinkia karraskanerhiak berak emeki emeki idekitzen dira. Esne untziak lurra hunki arteraino.

Joko bortitza da, itzuli bakarrak agiten ditu 80m bana beste, eta bi-hiru-lau itzuli egiten ahal dira. Hein batetarik goiti, jokolaria laino batean doa, bere kidearen botza baizik ez du entzuten.