Arpana
Gure oihanetan ez du hain aspaldi arpana baliatzen dela, Italianoek denboran ekarri zuten Iratiko kasko hortan. Bi metro luzeko zur sega luze horrekin izar zen ziren trunko edo enborrak.
Segalariek izan behar dute elgarrekin aritzeko usaia, batek tira deplauki, bertzeak pusa doi doia eta gero lot azkar bere aldetik, segaren hortzak zapatuz aski ausik dezaten, bainan ez sobera, kokatu gabe. Musikan bezala aritzen dira konpondurik, bi gizonak, bainan indar bortitzian, leher eginik bururatzen dute proba.
Orain pago enborrak baliatzen dira, koropilorik gabe baitira. Ekipo bakoitzak hamar bat xister behar ditu segatu, bere zurian, eta gero bertzenian. Trunkoa estekatia da xibalet berezi baten gainean. Donapaleun, tren bidetako zurak segatzen dituzte, bi aizkorarerik kokaturik, soka tirako gizon larri bat jarrarazirik gainean finkatzeko.