Aizkolariak
Aspaldiko denboretan, aizkora baliatzen da Euskal Herrian. Aitz, hitza bera prehistoriatik dator da. Gure oihanetan gaindi, bazen lana. Egunian eguneko egurraren dako, etxegintzan ere ba ziren behar haundiak. Gure portuetan ere egiten ziren itsasuntziak, bai arrantzalen, bai komerzioko, bela hagak eta zur muntadura gehienak baserriko oihanetan bilduak ziren.
Beste lanetan bezala, bat bertzea baino azkarrago: desafioak laster antolatzen dira, besta edo elgarretaratze baten karian. Donapaulen bildu zuzten duela 50 urte aizkolari hoberenak, kasik denak Espaolak ziren, beren egun guzietako.
Lana zuten presentatzen, athorra xuria jauntzirik. Hegoaldiko jendia, hiriko jendia da, beti danik afizio gaitza erakutsi du baserriko jokoeri buruz, horrelako, aspaldiko denboretan antolotzen zuten besta eta berdin leihaketa haundiak, esker pareta estalietan edo zezen plazetan. Han gaindi beraz, joko hori ezagutua da, xapeldunek kausitzen dute pilotarien pareko arrakasta.
Aizkolariak atleta osoak dira, hautuzko aizkora bikaiainak baliatzen duzte: Euskal Herriko olek (Leiza, Jauregi), arras altzairu ona eta azkarra egin dute beti danik. Bizkitartean, 1976 urtean, Australianoak etorri ziren eta lekuko aizkolariak airez aire garraitu. Bere aizkorak pizuago dira, aho haundiagoa eta bi konkorreko gider batekin. Laster saldu zituzten tokian berian, eta itzultzeko hegazkia hartu, baliza edo maleta arinik. Geroztik, Euskaldunek Mundu-Berriko aizkorak baliatzen dituzte xapelgoetan.
So egileak berotzen dira, gehienik azken uztarretan, gizonak ezindiak direlarik, eta onbor madarikatuek hautsi nahi ez dutelarik. Gainerat, galtzaileak behar du segitu azken pikorarteraino, dilindan, hatsa hartuz.Ikusi dugu aldi bakar batez, aizkolaria tampez erortzen, sudurra ezpalen erdian (ez zen hila, mututua bakarrik) hori dena, Euskal telebistan, zuzenean!
Jendea milaka, telebista, xapelgo edo ageraldiak astean bi hiru-lau aldizarrakasta gaitza du joko horrek, holaxe bi dozena gizon bizi dira, behar den bezala apailatuz. Ez lukete behar, beti garago eta azkarragoko zirurika horretan, bertze indar kirol baitzuetan bezala, hauzuaren junta pasatu.