Euskaraz mintzatzeko errextasuna
Euskaldunak 3 sailetan bana daitezke, euskararen eta frantsesaren erabiltzeko duten trebetasuna kontuan hartuz.
- euskal elebidunek euskaraz errazago hitz egiten dute;
- elebidun orekatuek trebetasun berdina dute bi hizkuntzetan;
- erdal elebidunek frantsesez errazago hitz egiten dute.
Gaitasun erlatiboaren proportzioak ikusiz, hiru ohar egin ditzazkegu :
- Lapurdiko euskaldunek erraztasun gehiago dute frantsesarekin : BABn %53 erdal elebidun, Lapurdi barnealdean %35.
- Nafarroa Beherean eta Zuberoan da euskal elebidunen proportzio handiena % 32.
- Ipar Euskal Herri osoan elebidun orekatuak dira nagusi euskaldunen %43 osatzen baitute. Baina euskal elebidun baino askoz erdal elebidun gehiago bada (%23 eta %34 hurrenez hurren). Hizkuntzaren kalitatea da auzian dagoena.
Zer agertzen da euskaldun zahar eta gazteen artean? Zaharrenetan aurkitzen da euskarari buruzko erraztasun handiena, %32. Gero erraztasun hori laster ttipitzen da, hiztuna gazteago eta erraztasuna ahulago da.
Alderantziz hiztunak gazteago eta frantsesa erretxago zeie, %26entzat zaharrenetan, %50entzat gazteenetan. 16–24 urtekoetan euskaldunen kopurua aitzinatu da, baina euskal elebidunak gutienean dira (%12) eta erdal elebidunak gorenean (%50)! Kantitatean irabazi dutena ez lukete hizkuntzaren kalitatean galdu behar.
Paralelismo ohargarria ageri da euskaldun gazteenen eta BABkoen artean, euskaldun zaharrenen eta Baxe-Nabarre-Zuberokoen artean.
Euskal elebidunen proportzioa gutituz doa inkesta batetik bestera: 1996an %34, 2001ean %27, 2006an %25 eta 2001ean %23. Lehenbailehen hizkuntza kalitatearen pedagogia antolatu behar da, euskarazko aisialdia, irakurketa publiko eta beste. Alabaina elebidunek gehienik hizkuntza trebeena erabiltzen dute.