Euskararen erabilera Iparraldean 2006an

Metodologia

Euskararen erabilera aztertzeko lehenik definitu behar dugu zein hiztun multzo hartzen dugun. Inkesta ofizialean lehenik Ipar Euskal Herritar guztiak hartu dituzte, erdaldunak barne (230.200). Eta gero osoki euskaldunak direnen multzoa (52.000). Hemen elebidunak oro hartzen ditugu, elebidun hartzaileak barne (72.000).

Hizkuntza jokabideak aztertu ditugu hiru komunikazio eremutan : familian, auzunean (lagunartean, lanean), eta gizarte zabalagoan (zerbitzu-gune ala administrazio). Gero, emaitzak metatuz, ikusmolde orokorra erakuts dezakegu.

Hizkuntza jokamoldeen tipologia zerrendatu dugu, galdetegiko erantzunen arabera eta jokamolde bakoitzean erabiltzen den euskarazko elkarrizketen ehunekoa neurtu dugu.

  • "Beti euskaraz": euskal mintzamoldea (%100 euskaraz).
  • "Euskaraz gehiago": ohizko euskal mintzamoldea (%75).
  • "Euskaraz eta frantsesez berdin": aldizkako elebitasuna (%50).
  • "Euskaraz guttiago": noizean behineko euskal mintzamoldea (%25).
  • "Beti frantsesez": erdal mintzamoldea (%0 euskaraz).

Euskalgune nagusiak

Euskaldunek eta elebidun hartzaileek euskara erabiltzen dute bereziki familian eta auzunean. Proposatua den ponderazioaren arabera, erran dezakegu euskara beti guttiengoan dagoela elebidunen solasaldietan.Familian euskara erabiltzen da %37 elkarrizketetan, gehienik aitarekin (%45). Gizarte hurbilean, eukara entzuten da lagunartean (%45), lankideekin (%29), auzoko saltegietan (%21). Euskara erabiltzen da herriko etxeetan (%27,5), hori baita iragan diren kanpainen ondorio ona, "Euskara agerian" ala "Bai euskarari". Bainan zerbitzu publikoetan euskara biziki gutti erabiltzen da (%6,4).

Euskararen erabilera ikusmolde orokorrean

Azterketa orokorra egin da euskararen erabileraz, emaitzak metatuz etxean, lagunartean eta serbitzu-guneetan. Taula honek erakusten ditu euskara erabiltzen dutenen ehunekoak, adinaren arabera eta mintzamolde ezberdinetan. Azken lerroan agertzen euskarazko solasaldien egunekoak, proposatua den ponderazioaren arabera.

Ohizko euskal mintzamoldea neurtzen da bi erantzunak metatuz "euskara frantsesa bezainbat edo gehiago". Adin talde zaharrenak du gehienik erabiltzen auskara (%45). Lehen ororiko bat gertatzen da 35-49 urtekoekin (%25) eta beste bat euskaldun gazteenekin (%16).

Noizean bekineko euskararen erabilera maiz gertatzen da adin talde gazteagoetan : %44, %43 eta %50. Erdal mintzamoldea aldiz guttiagotzen da eledun gazteenetan : %31, %38 eta %34.

Adinarteak
Erdiguneko sorturtea
Orokorki
2006
65 eta +
1933
50-64
1949
35-49
1964
25-34
1977
16-24
1986
Euskaraz gehiago

Euskara = Frantsesa

Euskaraz gutiago

Frantses hutsean

%14

%21

%39

%26

%21

%25

%31

%23

%10

%27

%41

%22

%6

%19

%44

%31

%6

%13

%43

%38

%3

%13

%50

%34

Euskararen heina %32 %41 %24 %26 %23 %22

Iturria : IV. Inkesta soziolingistikoa, Eusko Jaurlaritza, 2006.

Euskararen erabilera ikusmolde orokorrean (adin guziak hartuz)

Euskaraz entzuten diren solasaldien kopurua neurtzen badugu, ohargarri da gainbehera izigarria badela adinarte zaharrenetik gazteeneraino : %41, %24, %26, %23, %22, batazbestekoa %32 delarik. Joeraren itzulgunera heldua da euskarazko gaitasuna, baina ez oraindik euskararen erabilera.  

Euskararen erabilera baldintzatzen duten faktoreak

Faktore erabakigarriena da euskaldunen harreman sarearen dentsitatea (trinkotasuna). Euskaldunak gehiago diren guneetan, euskaraz hitzegiteko aukerak ere ugariagoak dira. Ondorioz euskarazko solasaldi gehiago entzuten da, barnealdean ezinez eta kostaldean : %16 BABn, %29 Lapurdi barnealdean, %48 Baxenabarren eta Xuberon. Eskualde euskaldunenean ere, euskara bezainbat frantses entzuten da euskaldunen artean. Euskal mintzamoldeari buruzko pedagogia bat beharrezkoa da. Euskalguneak sortu behar ditugu non ere normal eta atsegin baita euskaraz hitz-egitea : bestak, kultura, kirola eta josteta elkarretaratzeak eta beste.

Euskarari buruzko gaitasuna ere, eragin handiko faktorea da. Euskaldunetan lau elebitasun mota badira, mintzatzeko erraztasunaren arabera:

  • Euskal-elebidunak: euskaraz hobeki moldatzen direnak kasik beti euskaraz mintzo dira lagunartean eta familian, baina guttiago auzunean eta lanean. Oro har euskarazko solasaldien heina %63,5 da.
  • Elebidun orekatuak bi hizkuntzetan berdintsu moldatzen dira aipatu harreman alorretan. Halere guttixago erabiltzen dute euskara (%40) ezinez eta frantsesa (%60).
  • Erdal-elebidunak: frantsesez hobeki moldatzen direnak frantsesez mintzo dira nagusiki, salbu ingurunea euskalduna delarik edo beren hautuz. Beren solassaldietan doi-doia %20 euskarazkoak dira.
  • Elebidun hartzaileak, euskara ulertzen dutenak dira, nekez erabiltzen badute ere. Inkestak erakusten du %9 aldiz salasaldiak euskaraz eramaten dituztela. Froga da motibapena dela hain segur euskararen erabiltzeko faktore eraginkorrena. Motibapena bestaldiko mintzagaia.
  • Testua - Azterketa: Erramun Bachoc