Inkesta soziolinguistikoa 2006
Laugarren inkesta hau, beste hiruak bezalatsu antolatua izan da eta 16 urte eta gehiagoko herritarrak kontuan hartzen ditu. Bost atal : hizkuntza gaitasuna, familiako jarraipena, hizkuntzen erabilera eta euskarari buruzko motibazioa.
Euskal Herri osoan
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 1.851.000 herritarretan, 558.000 (%30) euskaldun dira, 340.000 (%18) doi bat eta 953.000 (%52) erdaldun dira.
Nafarroan, 510.000 herritarretan, 56.000 (%11) euskaldun dira, 40.000 (%8) doi bat eta 414.000 (%81) erdaldun dira.
Ipar Euskal Herrian, 230.000 herritarretan, 52.000 (%23) euskaldun dira, 20.000 (%8) doi bat eta 158.000 (%69) erdaldun dira.
Orotara, 2.591.000 herritarretan, 666.000 (%26) euskaldun dira, 400.000 (%15) doi bat eta 1.525.000 (%59) erdaldun dira.
Ipar Euskal Herrian
Inkesta, Eusko Jaurlaritza, Euskararen Erakunde Publikoa, Insee eta Siadecoren arteko lankidetzan egin da. 2.000 lekuko galdezkatu dira 3 eskualdetan : BAB, Lapurdi barnealdean, Baxenabarre-Xubero eskualdean.
Hona hizkuntza gaitasunaren taula :
Jendetza
16 urtetik gora |
OROTARA 2006 230.000 biz. |
BAB 101.000 biz. |
Lapurdi barnealdea 96.000 biz. |
Nafarroa.B eta Zuberoa 33.000 biz. |
---|---|---|---|---|
Euskaldunak | 52.000 %23 |
9.000 %9 |
25.000 %26 |
18.000 %56 |
Elebidun hartzaileak | 20.000 %8 |
5.000 %5 |
11.000 %11 |
4.000 %10 |
Elebidun guztiak | 72.000 %31 |
14.000 %14 |
36.000 %37 |
22.000 %66 |
Frantsesdun elebakarrak | 158.000 %69 |
86.000 %86 |
61.000 %63 |
11.000 %34 |
Iturria : Eusko Jaurlaritza, 2006.
Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo espainola) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea: euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena.
Euskaldunen ehuneko gorena Baxenabarre eta Xuberoan da, baina euskaldunen multzo handiena Lapurdi barnealdean.
Erreferentzia : E. Bachoc, Euskararen egoera Ipar Euskal Herrian, Euskararen Erakunde Publikoa, 2008.
2006ko inkesta soziolinguistikaren emaitza zehatzak ikus daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean http://www.euskara.euskadi.net