1996ko inkesta

1996ko inkesta soziolinguistikaren emaitza zehatzak ikus daitezke Eusko Jaurlaritzaren webgunean http://www.euskara.euskadi.net

1996ko inkesta soziolinguistikoaren bidez, 16 urtetik goragoko 6350 pertsona galdezkatuak izan dira Euskal Herriko 7 probintzietan barna. 1991an zazpi lurraldeetan egin zen lehen inkestaren jarraipena.

Inkesta honen arabera eta 16 urtez goiti duten 2.428.100 biztanleak kondutan hartuz, 546.000 euskaldun badira Euskal Herri osoan.

Lurralde bakoitzari dagokionez, lauetarik bat euskalduna da, bai ipar Euskal Herrian, bai Euskadiko Autonomia Elkartean; Nafarroan aldiz, hamarretarik bat bakarrik...

Ipar Euskal Herria 3 zatitan ezarriz, 1400 inkesta egin ditu Euskal kultur erakundeak. Laginaren hautaketaz Akitaniako I.N.S.E.E. arduratu da. Biztanle kopuruaren arabera, euskara mintzatzen dutenen proportzio gorena (elebakar eta elebidunena) Nafarroa-Beherean eta Zuberoan aurkitzen da (56.200). Halere, euskara mintzatzen duten guztiak hartuz, 3etarik 2 gaurregun Lapurdin bizi dira (35.200).

Azterketa orokorra

Garai hartako egoeraren ezaugarri nagusia desberdintasuna baldin bada, garbiki agertzen da halere euskararen aldeko hizkuntz politika bat finkatua den hego Euskal Herrian, euskarak ihardokitzen duela. Batzutan, euskararen erabilpena indartzen ere da.

Euskararen berreskurapen prozesua argiki agertzen da Euskal Autonomi Elkartean, bereziki 16-24 urtekoetan. Nafarroan egoera mantentzen dela erran genezake. Ipar Euskal Herrian aldiz, euskararen beherakadak segitzen du.

Denbora berean azpimarratzekoa da Euskal Herriko jendetzearen zati handi batek jarrera baikor eta interes sendoarekin ikusten duela euskara.

Hala ere gehienetan uste dugu zaharrek baizik ez dutela euskara mintzatzen. 1996an egin inkestaren arabera, ipar Euskal Herrian salbu beste toki guzietan, elebidunen kopuru handiena jende gaztetan da. Horrek erran nahi du, gune batzuetan, euskararen berreskuratzeko bidean garela.

Iparraldeko familietan, bi gurasoek euskara mintzaturik ere, %17ek (kasik 5etatik 1) ez diote haurrari erakasten! Bi gurasoetatik batek euskara ez dakielarik, bostetatik lau kasutan, ez diote haurrari erakasten. Familiak ez du, euskararen transmisioan, lehengo indarra eta eragina. Ez dezake beraz euskararen geroa inolaz ere berak bakarrik segurta.