Euskara eta tokiko hizkuntzak
Frantsesaren eta Frantziako Hizkuntzen ordezkaritza
Frantsesaren eta Frantziako Hizkuntzen ordezkaritzak Gobernuaren hizkuntza politika osatzen du beste ministerioekin elkarlanean (http://www.dglf.culture.gouv.fr).
Gogoeta, animazio eta ekimen iturri den ordezkaritza honek botere publikoen ekintza animatzen eta koordinatzen du, frantsesaren promozio eta erabilerarentzat. Bere zeregina da ere frantsesaren erabilera laguntzea nazioarteko komunikazio hizkuntza bezala. Bestalde, Frantziako hizkuntzen baloratzen eta hizkuntza aniztasuna garatzen saiatzen da.
Horrela, legegintza edo arauzko testu desberdinek zehazten dute tokiko hizkuntzek kulturan, irakaskuntzan eta komunikabideetan duten tokia :
- 1951ko urtarrilaren 11ko Deixonne legea irakaskuntzari dagokiona.
- 2000ko abuztuaren 1eko legea komunikazio askatasunari eta zerbitzu publikoko irrati-telebisten kargu txostenei dagokiena.
- 1994ko abuztuaren 4ko Toubon legea frantsesaren erabilerari dagokiona. Honen xedapenak Frantziako tokiko hizkuntzen legegintza eta arautzea kaltetu gabe aplikatzen dira eta beren erabilpena ez dute oztopatzen.
- 1999ko ekainaren 25eko Voynet legea, lurraldearen antolaketaren eta garapen iraunkorraren orientazioari buruzkoa : eskemak "tokiko kulturen eta hizkuntzen nahiz kultura eta hizkuntza gutxituen transmisiorako ekintzak zehazten ditu" (14. artikulua).
- Funtsezko testua Giza eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko (1789) 11. artikulua da : "Gogoeten eta iritzien komunikazio askea gizakiaren eskubiderik sakratuenetarik bat da : edozeinek askatasun osoz, hitz egin, idatz, inprima dezake". Kontseilu konstituzionalak testu hori etengabe Konstituzioko bigarren testuaren parean ezartzen du.
Hizkuntzen eta kulturen topaketak
Frantsesaren eta Frantziako hizkuntzen ordezkaritzaz bestalde, hizkuntzen eta kulturen Topaketa bereziak sortu dira 1990ean Bretainiako kultura Kontseiluaren ekimenez (Per Denez idazle bretainiarra buru zuela), Bretainia eskualdeko Kontseiluaren eta gutxien hedatuak diren hizkuntzen Bulego europarraren laguntzarekin.
Helburua zen tokiko hizkuntzen eta kulturen garapenaren alde ari diren pertsonak urtero biltzea, bai Frantzian, bai DOM-TOM lurraldeetan, izan daitezen erakunde publikoetakoak ala elkarte-kideak. Hor biltzen dira beraz hautetsiak, elkarte batzuetako permanenteak eta borondate oneko militanteak.
Izaera
Topaketek 1901eko legearen araberako elkarte baten nortasun juridikoa lortu dute 1997an Nimes hirian, baina bere hastapeneko malgutasuna atxikiz.
Helburuak
Helburu orokorra da "eskualde bakoitzeko hizkuntzen eta kulturen garapena laguntzea". Konkretuki, esperientziak trukatzen dira, aktualitatearen pundu bat argitzen da, hizkuntza eta kultura antolaketaren inguruko mozioak eta erabaki amankomunak idazten dira. Emaitzak egiazkoak dira, batzuetan ikusten dira, erroldan egin hizkuntzei buruzko ikerketa bezala, baina anitzetan ez dira hain ikusgarriak : tokiko ekintzeekilako kontaktua, aho-batez onartu mozioen eragina, eskualde batean arrakastatsua gertatu egitasmo batzuen kopiatzea : hizkuntza estrategia, kanpaina, argitalpena .
Topaketei esker, harreman sare bat sortu da eskualdeen artean : Euskal kultur erakundeak itzulpen zerbitzuari buruzko xehetasun galdetu dizkio Bretainiar Erakundeari; "Ya d'ar brezhoneg" kanpainia "Bai Euskarari" kanpainian oinarritzen da...
Funtzionamendua
Topaketen funtzionamendua aldi berean malgua eta berezia da.
Gertakari garrantzitsuenak urteroko topaketak dira : errezibitzen dituen erakundeak kultura eskualde desberdinetako parte hartzaileak aterpetzen ditu.
Administrazio kontseiluak antolaketa onartzen eta egitaraua zehazten du, lan dokumentuak argitaratzen ditu, mozioak eta erabakiak helarazten ditu.
- Testua: Erramun Baxok