Prehistoria eta Erdi Aroa
Lehen hamabost mende hauetan zehar
Historiaurrea bukatzera doalarik (K. a. 1000. urtetik aurrera), Euskaldunak beren auzokoekin harremanetan sartzen dira : Iberiarrekin, eta indoeuropar jende-multzo desberdinekin, hauen artean Zeltak, txandaka etorriak (Zeltiberiarrak hegoaldera, Galiarrak Garona ingurura eta handik hara), eta Erromatarrak (K. o. 476 arte, erromatar inperioa erori zelarik).
Euskararen hiztegian bereziki, sumatuko dira hor latinaren lehen eraginak. Berantago, kristautzearekin batera, erlijiozko hiztegi zabal bat elizako latinetik euskarara pasatuko da.
Erdi Aroa
Euskarak atzerakada bat jasaten du arrazoi hauengatik:
- Erromatarren administrazio pean Akitanian abiatu deseuskalduntzeak segitzen du
- Hizkuntza erromanoak gero eta barnago sartzen dira Pirinio hegoaldean, Gaztelako erregeek Nafarroa berenganatu arte XVI. mende hasieran
- Toki guzietan, administrazio hizkuntza (akto zibiletan nahiz erlijiozkoetan) latina da, Erdi Aro amaieratik goiti (XIII. mendean) gaztelera eta gaskoia izanen direlarik.