Euskararen jatorria
Gaur egun ere, euskararen jatorriak eta bere balizko ahaidetasunek jakin-min handia sortzen dute euskaldunengan eta publiko zabalarengan ere.
Erregularki, XIX. mendean hizkuntzalaritza historikoak lehen urratsak egin zituenetik, hipotesia desberdinak eginak izan dira, euskara eta euskal herria beste hizkuntza familia bati edo beste herri bati lotzeko. Hizkuntzalariak, antropologoak eta genetistak saiatzen dira azaltzen nola euskara eta euskal herria akitania-pirinionetan kokatu diren. Euskara mendebaldeko Pirinioen bi aldeetan bizi izan diren herriaren edo herrien hizkuntza izan da aurrehistoriatik gaur egun arte.
Gaurko egunean ditugun xehetasunen arabera, ez da balizko etorkinek ekarri hizkuntza bat, baina bere lurretan aspaldi finkaturiko mintzaira (lurraldea pixkanaka-pixakanaka txikitu baldin bada ere). Datu genetikoek frogatzen dute euskal herria zuzen Frantzia hego-mendebaldean eta Espainia iparraldean bizi ziren herri paleolitokoetatik heldu dela, hizkuntza indo-europarrak zekartzaten herri neolitikoak etorri aitzin.
Beraz euskara bazen Indo-europarrak sartu aitzin, nahiz eta ez dakigun nolakoa zen orduan. Bestalde, datu genetikoek erakusten dute azken glaziazio garaian (13000 eta 20000 urte bitartean), europar herriek Euskal Herria babeslekutzat baliatzen zutela. Glaziazio bukaeran, herri horiek Europa guzietan berriz barreiatu dira, beren ondare genetikoa, linguistikoa eta kultura berekin eramanez.
Datu linguistikoek erakusten dute euskarak antz gramatikalak edo lexikalak badituela Europako edo beste kontinenteetako indo-europarrak ez diren hizkuntza desberdinekin. Halere, zaila da xuxen jakitea harreman horiek noiz, nola eta non sortu diren.