Gaurko aroa (1940tik hona)
Garai desberdinak izan dira :
- 1940tik 1960ra : hego Euskal Herriak gerla zibilaren ondoko jazarpena jasaten du
- 1960tik 1980era : ipar Euskal Herria deseuskal-duntzen da, Pirinioetako bi aldeetan euskararen erabilpena sustatu eta garatzeko ekintza anitz eramanak dira : lehen ikastolen eta helduen alfabetatze kurtsoen sortzea, liburuen argitalpena, euskara batuaren sortzea, euskal kanta berriaren lehen urratsak, besta eta ikusgarri anitzen antolaketa
- 1980tik hona, euskara hizkuntza ofiziala bihurtu da Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta Nafarroako parte batean. Ipar Euskal Herrian, euskarak ez du oraindik legezko estatuturik.