Aro modernoa (1545-1789)

Hainbat gertakari garrantzitsuk bultzatuko dute euskararen onespen publikoa :

Eskuidatzia
Eskuidatzia

  • Euskal literatura inprimatuaren sortzea 1545ean ipar Euskal Herrian, XVIII. mendean hego Euskal Herrian

  • Erreforma protestantak eta Kontra-Erreformak eskaini aukera historikoa : 1571ean, Testamendu Berria euskaraz argitaratua da, Joanes Leizarragak eginik, Joana Labrit erreginaren manuz ; 1643an, Axularrek idatzi Gero liburua agertzen da

  • Euskara idatzia garatzen duten euskaltzale-taldeen agerpena : Leizarragaren ingurukoa, Donibane-Lohizune/Sarako eskola, eta Larramendiren taldea hego Euskal Herrian (XVIII. mendea)

  • Lehen laikoen sartzea euskal literaturaren munduan : Arnaud Oyhenart zuberotarra (1657) eta Joanes Etcheberri saratarra (1716)