Irakaskuntza

Euskara 1954az geroztik irakasten da hego Euskal Herrian, 1969az geroztik ipar Euskal Herrian.

Euskarazko erakaskuntza
Euskarazko erakaskuntza

Gaur egun, 15.000 ikaslek baino gehiagok ikasten dute euskara Ipar Euskal Herriko eskola, kolegio eta lizeoetan. Irakaskuntza hori 750 irakasle eta profesional baino gehiagok ematen dute, 200 bat ikastetxetan, sail guzietan. Horrek erakusten du zer bide luzea egin den 1966an ama eskola batean murgiltze-klaseko lehen esperimentazioa abiatu zenetik.

Sare desberdinak

Ikastolak (murgiltze pedagogia erabiltzen duten eskolak) aitzindariak izan dira alor honetan.

Ikastetxe publikoetako eta pribatuetako gela elebidunak berantago agertu dira (1986an sare publikoan, 1983an sare pribatuan - Horri buruz ikus Ikas-Bi, Euskal Haziak eta Biga Bai elkarteak).

Helduentzat ere

1980. urteaz geroztik Euskal Herri osoan euskal ikasketak unibertsitatean egin daitezke.

Bestalde, AEK, HABE eta IKA bezalako egiturei esker, milaka helduk euskara ikasten dute gaur egun Euskal Herri osoan.

Kopuru adibidea: 2014-2015 ikasturtea Ipar Euskal Herrian

Iturria: Euskararen Erakunde Publikoa

  Lehen maila Kolegioa Lizeoa
Publikoa      
Elebiduna 5 070 (%29,8) 831 (%11) 200 (%5,3)
Elebakarra 11 956 (%70,2) 6 723 (%89) 3 686 (%94,7)
Katolikoa      

Elebiduna

2 119 (%34,9) 679 (%13) 151 (%7,5)
Elebakarra 3 946 (%65) 4 544 (%87) 1 862 (%92,5)
Seaska      
Murgiltzea 2 967 678 224
Hiru sareak      
Elebiduna 9 456 (%37,3) 2 188 (%16,2) 575 (%9,5)
Elebakarra 15 905 (%62,7) 11 318 (%33,8) 5 477 (%90,5).

Xehetasunak