Euskal Irratiak

Hurbileko irrati euskaldunak eta orokorrak biltzen ditu elkarte hunek.

EUSKAL IRRATIAK elkartea 1997an sortu zen, GURE IRRATIA (1981an sortua Baiona ondoan Milafrangan), IRULEGIKO IRRATIA (1982an sortua Donibane Garazi ondoan Irulegin) eta XIBEROKO BOTZAk (1982an Maulen sortua) elgarrekin eginiko programa amankomunen inguruan.

Emankizunetan edo berrisailetan bizitzako arlo guziak euskaraz lantzen dituzte : kultura, ekonomia, kirolak, politika, gizarte gaiak, jokoak Aktualitate zorrotzenean edo historian zehar abiatuz.

Adin guzietako entzuleeri zuzentzen zaizkie programak, eguneko oren desberdinen arabera. Zuzeneko emanaldiak hobesten dira, herrietako hainbat laguntzaileeri esker eta langileen euskarazko formakuntza tekniko eta teorikoa segurtatuz, gero eta programa finagoak eskainiz. Amankomuneko saioetan azkartuz eta sendotuz doazen bitartean gero eta hurbilagoko programazioa eskaintzen saiatzen dira ere bakoitza bere aldetik, estudio eta irratsaio berrien bitartez.

Kalitatezko euskarazko irratiak izan nahi dira, Ipar Euskal Herriaren errealitate desberdinen islada, Garapen Eskeman oinarrituriko lurralde egituraketaren tresna gisa.